BLOGAK: IKASTAROA 1. SAIOA: Bloga, zertarako? Saio honetan blogak dituen erabilera anitza aztertuko ditugu. Tresna hau ikastetxeko esparru ezberdinetan zertarako erabili den adibide batzuk eskeiniko dira (ikastetxearen antolakuntza, familien arteko harremanak, gelan.... )
2. Hurrengo saioak: bloga ireki eta kudeaketa, tresnak eta widgets nola erabili . Lan hau gidatzeko, ondoko tutoriala erabil dezakezue.
Behin erabakita zertarako erabili nahi dut nire bloga (eskolako weborria, gela/zikloko bloga, arloko bloga, guraso elkartearen bloga....), Gmail kontu bat sortu behar dugu, Blogger erabiliko dugulako.
Nola sortu blog berria: izenburua eta helbidea, txantiloiak aukeratu, oinarrizko kudeaketa, baimenak eman, bloga pribatua ala publikoa
Sarrerak eta iruzkinak: kudeaketa eta etiketak
Sarrerak editatu eta publikatu: formatoa, estekak, irudiak. Elementu multimediak (bideoak, soinuak, aurkezpenak, orma-irudi digitalak...) eta HTML bista
Hegalak
Blogaren diseinua: gadgets
Blogaren egitura pertsonalizatuta
3. Elementu multimediak txertatzen
Hainbat elementu multimedia erabiltzen ditugu gure ikasgeletan, baina blog batean txertatzeko zailtasunak askotan sortzen dira . Beraz, laguntzeko, ondoko gida prestatu dugu:
OHARRA: GUARDAR aukeratzen bada, sarrera itxi baino lehenago, BORRADOR-ean MANTENDUKO DA PUBLIKATU ARTE. Hurrengo egunean sarrera berberean lanean jarraitu nahi bada entradas ataletik sartu editar aukeratuz. Sarreraren tituluan sakatzen bada lana ikusi dezakegu baina aldatzerik ez dugu izango. Ez da beharrezkoa maiztasunez gordetzea, sistema berak egiten du eta.
3.1. IRUDIAK
IRUDIAK GURE ORDENAGAILUTIK HARTU
Aula de Infantil bloga: Salomé Recio
Blogeko sarrerean insertar imagen botoia sakatu.
Subir aukeratu eta elegir archivos zabaldu.
Zure ordenagailuan irudia bilatu.
Irudiaren gainean 2 bider sakatu eta zabalik zegoen laukian agertuko da irudia.
Añadir imagen botoia sakatu.
Itsatsita agertuko zaizu. Nahi duzuna idatzi ahal duzu: eskuman, ezkerran, goian eta azpian.
INTERNETETIK IRUDIA HARTU (URL helbidearekin)
margarigela.blogspot.com
Interneten aukeratu irudia.
Horren gainean eskumako botoiarekin, copiar URL aukeratu.
Blogeko sarrerean insertar imagen botoia sakatu.
Desde una URL aukeratu.
Zabaltzen den laukitxoan kopiatuta duzun URL itsatsi.
Añadir imagen botoia sakatu.
IRUDIA ZUZENEAN KOPIATU
b07b08haurgelak.blogspot.com
Aukeratutako irudiaren gainean eskumako botoiarekin copiar imagen aukeratu.
Sarrerara bueltatu eta kurtsore dagoen lekuan (kokatu nahi duzun lekuan) eskumako botoiarekin pegar aukeratu.
Zuzen agertuko zaizu.
Irudiaren ondoan idazterakoan 2 aukera baino ez: irudiaren azpian ala irudiaren beheko lerroa jarraituz. Aurreko 2 kasutan eskuman edo ezkerrean ere posiblea da.
3.2. BIDEOAK
YOUTUBETIK ZUZENEAN TXERTATU
Insertar un vídeo ikurra sakatu.
Desde youtube aukeratu eta nahi duzun "gaia" idatzi lehiatilan.
Bideo eskaintza zabaltzen denean aukeratu bat eta urdinez jarriko da.
Behean dagoen seleccionar (botoi urdina) sakatu.
Zure sarreran zuzen kargatuko da.
Gorde dana.
Zuzen txertatzea YOUTUBE-tik bakarrik egin daiteke.
BIDEOAREN HTML KODEA ITSASTEN
Bideo bat bilatu, aukeratu eta zabaldu.
Azpiko compartir botoia sakatu.
Azpiko insertar botoia sakatu.
Lehiatila urdinean agertzen den HTML kodea aukeratu (urdinez agertuko zaizu, gero eskumako botoiarekin copiar aukeratu) eta blogeko sarrerara bueltatu itsasteko.
Itsatsi baino lehenago HTML botoia (Redactar ondokoa) sakatu. Idatzita zegoen guztia HTML kodeaz agertuko da. Ez da ezer gertatzen. Azken lerroaren azpian kopiatuta duzun HTML kodea itsatsi.
Itxaron eta...agertuko da.
3.3. SLIDESHARETIK AURKEZPEN BAT TXERTATU (diapositibak)
"SLIDESHARE" ondoko lehiatilan, buscar, nahi duzun gaia idatzi eta bilatu.
Emaitzen eskaintza zabaltzen denean zure gustukua den bat aukeratu eta gainean sakatu.
Zabaltzen denean goiko barra grisan insertar aukeratu.
Agertzen den Embed kodigoaren ondoko copy botoia sakatu eta blogeko sarrerara bueltatu.
Itsatsi baino lehenago HTML botoia (Redactar ondokoa) sakatu. Idatzita zegoen guztia HTML kodeaz agertuko da. Ez da ezer gertatzen. Azken lerroaren azpian kopiatuta duzun kodea itsatsi.
1. SAIOA: Bloga, zertarako?
Saio honetan blogak dituen erabilera anitza aztertuko ditugu. Tresna hau ikastetxeko esparru ezberdinetan zertarako erabili den adibide batzuk eskeiniko dira (ikastetxearen antolakuntza, familien arteko harremanak, gelan.... )
2. Hurrengo saioak: bloga ireki eta kudeaketa, tresnak eta widgets nola erabili .
Lan hau gidatzeko, ondoko tutoriala erabil dezakezue.
3. Elementu multimediak txertatzen
Hainbat elementu multimedia erabiltzen ditugu gure ikasgeletan, baina blog batean txertatzeko zailtasunak askotan sortzen dira . Beraz, laguntzeko, ondoko gida prestatu dugu:
OHARRA:
GUARDAR aukeratzen bada, sarrera itxi baino lehenago, BORRADOR-ean MANTENDUKO DA PUBLIKATU ARTE. Hurrengo egunean sarrera berberean lanean jarraitu nahi bada entradas ataletik sartu editar aukeratuz. Sarreraren tituluan sakatzen bada lana ikusi dezakegu baina aldatzerik ez dugu izango. Ez da beharrezkoa maiztasunez gordetzea, sistema berak egiten du eta.
3.1. IRUDIAK
IRUDIAK GURE ORDENAGAILUTIK HARTU
INTERNETETIK IRUDIA HARTU (URL helbidearekin)
IRUDIA ZUZENEAN KOPIATU
3.2. BIDEOAK
YOUTUBETIK ZUZENEAN TXERTATU
BIDEOAREN HTML KODEA ITSASTEN
3.3. SLIDESHARETIK AURKEZPEN BAT TXERTATU (diapositibak)
3.4. POSTER DIGITALA TXERTATU (GLOGSTER)
3.5. JCLIC TXERTATU