1. ARBEL DIGITALA. B08 LEIOAKO BERRITZEGUNEA.
Ikastaro moduan prestatu dugu ondoko materialak, 4 saioatan bananduta

1. SAIOA:
Eta arbel digitala...., zertarako erabil dezakegu? Mirari bat izango da gelan edo bakarrik tresna bat? Erabileraren bilduma bat eskeintzen dizuegu hemen. Erne!...erabileran egongo bait da arrakastaren gakoa.






external image line_blue.gif


2. SAIOA: ARLOETAKO ERABILERAK ETA BALIABIDEAK
Saio honetan Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako arloetarako hainbat ideia proposatzen dira eta horrekin batera, baliabide konkretu batzuk edo irakasleek egindako biltokiak eskeintzen dira.

Artxibo multimediak ikusteko programak
Bideoak, jolasak, animazioak…. (.flv, .swf extensioak dituzten artxiboak):
1.VLC portable” aplikazioak edozein artxibo multimedia irakurriko du (gure ordenagailuan gordeta daukagunean). USB pendrivean eramaten da eta ez da beharrezkoa ordenagailuetan instalatzea. Deskargatu behar da internetetik, pendrivean gorde eta, behin gordeta, klikatu artxiboan pendrivean bertan instalatuta izateko.
2.Sarean zuzenean artxibo multimediak ikusteko, normalean, Adobe Flash Player eta JAVA programekin irakurtzen dira. Artxibo multimedia batzuk (joku batzuk, adibidez) JAVA eskatzen dute.



Hemen duzue aurkezpena beste euskarri batean. Kasu honetan liburu digital moduan




external image line_blue.gif


3. SAIOA: NOTEBOOK 10 _ TRESNAK
Ze motatako lanak egiten ditugu normalean gure geletan? Nola integratuko genituzke Notebooken tresnak lan horiek errezteko? Saio honetan Notebooken tresnak testuinguru konkretuetan ikusiko ditugu.